MGLTEren 20. urteurrena
Pasa den asteazkenean, 2023ko urriaren 26an, antolaketaren 20. urteurrena ospatu genuen Iruñeako Geltoki gunean, autobus geltoki zaharrean. Ekitaldian, Saharako Ilargi Erdi Gorriko presidentea Buhubeini Yahia izan zen, lakidetzaren alorreko beste pertsona askorekin batera, hala nola Ines Jimenez, Protección Social y Cooperación al Desarrollo-ko zuzendaria, Javier Abad, Nafarroako GGKEen Koordinakundeko presidentea edo Ana Goia, Iruñeako Udaleko Nazioarteko Lankidetzaren arloko arduraduna.
Ekitaldiari hasiera emateko, oroitzapenezko bideo bat proiektatu zen. Bideo horretan, GKEko lagunek, langileek eta kolaboratzaileek 20 urte hauetan izandako esperientziak kontatu zituzten, GKEaren ibilbidea plazaratuz bere hasieratik, orain bihurtu denaren arte.
Bideoaren proiektatu ondoren, hitzaldien txanda izan zen. Hitzaldiak Alfonso Torresek, Buhubeini Yahiak eta Eduardo Irigoyenek eman zituzten. Haietan, eskerrak eman zizkieten lankide, finantzatzaile, babesle, eta kolaboratzaile guztiei, haien laguntza gabe ezinezkoa izango baitzen erakunde hau gaur egun dena izatea, erakunde sendoa, garrantzi handikoa, eta naziarteko lakidetzan ibilbide bikaina duena.